Pages

2013-11-26

Historiaurreko Eskema


Euskal Herriko historioan, baita Europako historian ere, sartuta geudenez, hurrengo eskemak izugarri lagunduko dizue historiaren kontuak ulertzen.


HISTORIAURREKO ESKEMA

Hitz Bakunak, Hitz Elkartuak eta Hitz Eratorriak



Kaixo koadrila, azken aste hauetan hitzez hitz ibili gara, elkartuak zein eratorriak, beraz hona doakizue azalpen txiki bat, primeran ulertzeko nahiz erabiltzeko.

Badakigu hitz bat bakarrik doanean hitz bakuna (etxe) deitzen dela, bi hitz elkartzen direnean hitz elkartua (iratzargailu) sortzen dela, eta hitz bat atzizki batekin elkartzean hitz eratorria (aldizkari) dela. 

Hitz hauekin trebatzeko, hemen ARIKETA I eta ARIKETA II ditugu.
Ondo ibili!

2013-11-10

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Hurrengo helbidean Bizkaiko Foru Aldundiaren bisita gidatua egiteko aukera izango duzue:

                                                 
                 Bisita gidatua

2013-10-31

ZORIONAK ENDIKA!!

Endika maketen irabazlea da!! Zorionak Endika!!







2013-10-25

EGUZKI- SISTEMA: MAKETAK

Bideo honetan zuen maketen argazkiak ikusi ahal dituzue. Nork irabaziko du???




Eguzki- Sistemak Maketak from gurebloga on Vimeo.

KONTSUMO- TAILERRAK

Agenda 21eko blogean  kontsumo- tailerren argazkiak topatuko dituzue. Klik egin hurrengo argazkian eta zuzenean ikusiko dituzue.






2013-10-16

Ilargiaren time-lapsea

Time-lapse teknika erabiliz, ilargiaren mugimendua ikus dezakezue hurrengo bideoan. Teknika horretan, milaka argazki jarraian egin ostean, egindako argazkiekin bideo bat sortzen da , objetu edo pertsonen mugimendua ikusi ahal izateko.


2013-10-15

Izarren Hautsa- Mikel Laboa



Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.


2013-10-11

Lur Planeta Unibertsoan

Egun hauetan behatu dugun webgunean sartzeko aukera ere badaukazue hemendik aurrera. Bota ezazue begirada bat, ikastekoa birpasatzeko primeran etorriko baitzaizue.






2013-09-24

Endikaren argazkiak.

Kaixo, hemen uzten dizkizuedan argazkiak, Endikak klasera ekarritako eta azaldutakoak dira, zuekin konpartitzeko.

Eguzki Sistema

Ilargira heldu zen lehen gizakia

Mila esker Endika.

2013-06-24

Bazatoz? Badator!!! Antzerkia


 


Badago hemen, zuen antzerkiaren bideoa heldu da.
Orain ikus dezakezuen ze ondo egin zenuten aurreko egunean. Bideo honetan, azken hiru asteetan egindako lanari esker, eskuraturikoaren emaitzak argi eta garbi azaltzen du zuek jarritako ilusioa gauzak ahalik eta ondoen egiteko.
Mila esker zuen laguntzagatik eta hurrengo kurtsoan hobetuko dugu Bilboko Udalako Antzerki Lehiaketan parte har dezazuen.

2013-06-19

Agur guztioi!

4.b 2012/2013
Mila esker, oso talde jatorra osatu duzue azken bi urte hauetan, beraz, 
segi horrela!

2013-06-15

Langraiz Oka 2013. Mila esker guztioi hain jatorrak izateagatik!

Primeran igaro ditugu Langraiz Okan emandako egunak, eguraldi lagun, oso giro jatorra, ekintza dibertigarriak, beldurrezko jolasak eta janari goxo-goxoa, izan ere ez dago kexatzerik. Horrez gain, Gamarrako igerilekuetara joan izana txangoa bukatzeko oso ideia on bilakatu zen.

Dena delakoa, hain ona izan da zuen jarrera ezen zoriontzea besterik ez dudan. Hortaz, bihotz-bihotzez, zorionak!!!


Tailerrak

Uraren tailerra beroaren aurka!

A ze talde jatorra!

Uraren guda!

Aniren urtebetetzea ospatzen diskotekan.

Diskotekak zoratzen gaitu.

Danak elkarrekin.

Mendiko ibilaldia

Gure zauritua maisuaren lepoan.

Pisten jolasa

Barruko jolasak
Mila esker berriro ere, agur esateko modurik hoberena izan da hau.

Ondo izan zuen bizitzan zehar.